Zertan lagundu zaitzakegu?
Itzuli behar duzun edozein proiekturekin lagun zaitzakegu
Zu laguntzeko gaude: dela behar puntual bat baduzu, dela denboran luzatzen den itzulpen-zerbitzu bat behar baduzu.
Itzulpen motak
Itzulpen teknikoak
Gure hizkuntzalariak adituak dira arlo askotan. Gainera, hauetarako teknika eta eta baliabide profesionalak dituzte: itzulpen teknikoak eta espezializatuak egiteko, glosario eta datu-base terminologikoak osatzeko, itzulpenerako OLI sistemak erabiltzeko, edukiak kudeatzeko, eta abarrerako.
.
Azpititulatzea
Ikus-entzunezko itzulpenak egiteko teknikak eta tresnak menderatzen ditugu, edozein ikus-entzunezko produkturen azpitituluak egiteko hainbat tresnarekin.
Interpretazioa
Eskarmentu handia dugu edozein gai edo arlotarako interpretazioan, dela aldiberekoa, dela esan ostekoa, dela laguntzakoa. Gainera, gure lana egiteko behar den materiala, tresnak eta baliabideak ditugu.
Zinpeko itzulpena
Zinpeko itzulpenak egiten ditugu hizkuntza guztietara. Balio juridikoa dute, maila guztietan, eta egindako itzulpena fidela dela ziurtatzen dute.
Lokalizazioa
Edozein softwareko edukiak beste hizkuntza batzuetara egokitzen ditugu, hizkuntza-testuingurua, inguru soziokulturala eta behar teknikoak aintzat hartuta. Glosario espezifikoak sortzen eta baliozkotzen ditugu.
Transkripzioa
Gure adituek transkripzioak egiteko tresna informatikoak kudeatzen dituzte; horiei esker, azkarrago egin ditzakegu kalitatezko transkripzioak.
Formatua
Eskarmentua dugu itzulpenak hainbat formatutan entregatzen. Itzulpena jatorrizkoaren formatu berean entregatuko dugu, edo eskatzen diguzun beste edozeinetan. Gainera, gure bezeroen beharretarako egokienak diren diseinura eta maketaziora egokitzen ditugu gure itzulpenak.
Zure beharrei erantzungo diegu, eta espero duzun komunikazio eleaniztunaren mailan egongo gara.
Nola?
Itzulpen-tresnak
Itzulpen-tresna aurreratuenekin lan egingo dugu, eta itzulpen-zerbitzu jarraitu eta kalitatezko bat emango dizugu..
Komunikazioa eta gertutasuna
Itzulpen-proiektu bakoitzaren prozesu osoan hitz egingo dugu: aurretik, bitartean eta ondoren.</p> <p>
Itzulpen taldea
Gure taldean, itzulpen-munduan eskarmentu handia duten pertsona kualifikatuak ditugu.<br /> Profil, hizkuntza eta diziplina ezberdinetako pertsonak, etengabeko prestakuntzan. Taldean arituko gara elkarrekin!<br />
Aurrekontu bat behar al duzu?
Idatz iezaguzu!
Bete formulario hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.