Itzulpen-zerbitzu eleaniztuna

Kalitatezko itzulpenak behar al dituzu?

Gure helburua da itzulpen-zerbitzu eleaniztun, eraginkor eta kalitatezko bat eskaintzea, espero duzunaren mailan egoteko.

Hitz egingo dugu?

maramara-hola-cliente-necesitas-traducciones

Kaixo!

Aurrekontu bat behar al duzu?

maramara-idiomas-contenidos-traducciones

Badakigu zure edukiak garrantzitsuak direla .

Proiektu bakoitza aztertuko dugu, haren ezaugarrietara hobekien egokitzen den zerbitzua emateko, zure beharrak eta itxaropenak kontuan hartuta.

Ez da gauza bera webgune bat itzultzea edo produktu-katalogo bat itzultzea; hortaz, proiektu bakoitza aztertuko dugu eta bakoitzaren ezaugarrietara ondoen egokitzen den zerbitzua emango dizugu, zure beharrak aintzat hartuta.

Itzulpen-zerbitzuen zure partner-a izan nahi dugu,
eta zure komunikazio-prozesu eleaniztunetan
lagundu nahi zaitugu.

Gure lan-prozesuak zure beharretara egokituko ditugu.

Kasuak

Kaixo!

Ikusi dut Donostian zaudetela. Amorebietako enpresa bat gara eta INDD. formatuan ditugun eskuliburu batzuk itzuli behar ditugu ingelesetik zenbait hizkuntzatara. Mota honetako dokumentu teknikoetarako zerbitzu-proposamen bat behar dugu. 

Lagunduko diguzue?

Jakina!

Formatu eta hizkuntza-konbinazio guztiak lantzen ditugu. Bilera bat egingo dugu, proiektuari buruz hitz egiteko eta zuen beharrak ikusteko?

Aurrez aurre edo modu telematikoan? 

Kaixo!

Jardunaldi kultural batzuk ditugu herrian eta katalogo bat egiten ari gara euskaraz. Gaztelaniara itzuli nahi dugu katalogoa. Gainera, informazio-liburuxka elebidun batzuk ditugu. Horiek errumanierara, arabierara eta frantsesera itzuli nahi ditugu. Norekin hitz egin dezakegu honi buruz? Epe estua dugu.

Posible litzateke?

Noski! 

Zuen epeetara egokituko gara. Iruditzen bazaizu, bidali itzuli beharreko behin betiko dokumentuak, eta adierazi epea eta hizkuntzak. Aztertu, baliabideak definitu eta aurrekontua bidaliko dizugu, ahalik eta azkarren kudeatzeko.

 Telefonoz hitz egingo dugu?

Kaixo!

Zuekin kolaboratu nahi dugu. Aldizka ES>EU itzulpenak beharko dituen bezero bat dugu. Baliteke beste bezero batzuek beste hizkuntza batzuetarako itzulpenak eskatzea. Erantzun azkarra, zerbitzu profesionala eta kalitatezko itzulpenak beharko ditugu. Hori dela eta, enpresa serio eta hurbil bat bilatzen dugu, gurekin egongo dena, aholkua emango diguna eta ohiko laguntza emango diguna.

Zuen taldea erabil dezakegu?

Bikain!

Iruditzen bazaizue, bilera bat antola dezakegu zuen beharrei buruz hitz egiteko eta espero duzuenaren mailan dagoen itzulpen-zerbitzu bat zehazteko.  Kolaboratzen hasten garenean, etengabeko komunikazioan egongo gara proiektu bakoitza itzuli aurretik, bitartean eta ondoren.Telematikoki edo aurrez aurre egingo al dugu?

 Noiz datorkizue ondo?

 

Kaixo!

Egiten ditugun hainbat eduki motaren itzulpenak behar ditugu zenbait hizkuntzatara. Eskaerak hainbat sailek egingo lituzkete. Aurrekontua behar dugu beti.

Posible litzateke?

Ez dago arazorik!

Gure taldea azken kudeaketa-tresnekin ari da lanean, administrazio-kontuek itzulpen-prozesua mantsotu ez dezaten eta erantzun arin bat eman dezaten. Garrantzitsuena da zuen egitura eta beharretara hobekien egokitzen den zerbitzua definitzea.

Hitz egingo dugu?

Aurrekontu bat behar al duzu?