Nola egiten dugu lan?

Gure lan-prozesuak itzuli beharreko edukien azterketan oinarritzen dira, itzulpen-prozesua osatzen duten alderdi guztiak kontuan hartuta, kalitatezko zerbitzu jarraitua emateko eta komunikazioaren, hurbiltasunaren eta konfiantzaren bidez zure itxaropenak betetzeko.

 

 

 

Zurekin batera egongo gara zure komunikazio-prozesu eleaniztunetan.

Badakigu oso garrantzitsuak direla zuretzat zure komunikazio-edukiak. Horregatik, proiektu bakoitzean inplikatuko gara, espero duzunaren mailan egoteko.

Itzulpen-prozesua

1

Proiektuaren alderdi guztiak aztertuko ditugu, eta lan-prozesua eta baliabide teknikoak definitu eta profesional egokienak aukeratuko ditugu.

Ez da gauza bera webgune bat itzultzea edo produktu-katalogo bat itzultzea.

2

Harremanetan egongo gara itzulpen-prozesu osoan.

Prozesua osoan (aurretik, bitartean eta ondoren) hitz egingo dugu itzuli behar duzun proiektuari buruzko edozein gairi buruz, eta kontuan hartuko ditugu zure oharrak eta feedbacka.

3

Zurekin egongo gara denboran zehar.

Terminologia oso garrantzitsua da gure taldearentzat. Zure glosarioa definituko dugu eta kudeaketa- eta itzulpen-tresna onenekin eta berrienekin lan egingo dugu. Horrela, itzuli ahala, memoriak sortuko ditugu, eta, horri esker, kalitatezko zerbitzu bat emango dizugu denboran zehar.

 

Hitz egingo dugu?

943 504 206

mm@maramara.net