MARAMARA TALDEAREN KALITATE-POLITIKA

MARAMARA Taldearen Zuzendaritzak honako Kalitate-politika hau ezarri du, itzulpen-, berrikuspen-, maketazio- eta azpititulazio-zerbitzuen sektorean lidergoa lortzeko duen xedearen erakusgarri.

MARAMARA Taldearen Zuzendaritzak, bere zerbitzu guztietan egokitasuna ziurtatzeari begira kalitateak duen garrantziaren jakitun, UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE-EN ISO 17100:2015 («Itzulpen-zerbitzuak») arauen eskakizunetan oinarrituta du bere Kalitatearen Kudeaketa-sistema, eta etengabe hobetzen du.

MARAMARA Taldearen lehentasunezko helburua bezero eta alderdi interesdun guztiak gogobetetzea da, aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduek xedatutako baldintzak eraginkortasunez betez, bezeroen itxaropen eta eskakizunei erantzunez, eta kalitate goreneko zerbitzua eskainiz, kasuan kasuko berezitasunak aintzat hartuta, betiere. Horretarako, konpromiso hauek ditugu:

MARAMARA Taldeko giza potentziala kudeatzea eta garatzea, honako hauen bidez:

  • Langileei beren prestakuntzarako behar dituzten baliabideak emanez.
  • Kalitateak enpresan duen garrantziaz jabetuta, etengabe ahaleginduko gara langile guztiak kontzientziatzen, ezarrita daukagun Kalitatearen Kudeaketa-sisteman inplika daitezen, bertan parte har dezaten, eta hobetzen lagun dezaten. Ez dugu ahaztu behar etengabeko hobekuntzaren prozesuan langileria motibatzeaz, integratzeaz eta parte hartzera bultzatzeaz.

MARAMARA Taldearen eginkizunak eraginkortasunez eta efizientziaz bete ahal izateko, behar beste baliabide tekniko, ekonomiko eta pertsonal ezartzea. Alde horretatik, langileek beharrezko gaitasun eta kualifikazioak izateko konpromisoa hartzen dugu, dagozkien lanak behar bezala gauza ditzaten.

− Kalitate-helburuak ezartzea eta hala erabilitako prozedurak nola eskainitako zerbitzuak etengabe hobetzera zuzendutako ekintzak burutzea. Emaitzak aztertzea, horietan oinarrituz prozesu eta sistemak hobetzeko eta optimizatzeko, kalitate-maila gorenetara heltzearren.

Bezero eta alderdi interesdun guztien eskakizunak betetzea, haien behar eta itxaropenei erantzunez, eta, halaber, aplikatzekoak diren lege- eta erregelamendu-baldintzak betetzea, zentzuzkoa denaren barruan ahalik eta eraginkortasun handienarekin.

− Gure bezeroen eskakizunak betetzea, entregei dagokienez fidagarritasuna, profesionaltasuna eta puntualtasuna bermatzeko ahalegina eginez.

− Kalitatearen Kudeaketa-sistema erakundearen testuingurura eta egon litezkeen arriskuen nolakotasunera eta mailara egokitzea, kalitate-politikari lotutako eskakizunak kanpo-kolaboratzaileei ere luzatuz.

MARAMARA Talde osoak ziurtasunez baiesten du bide horrek Kalitatearen Kultura areagotzeko balio duela, eta, hala jasota gera dadin, berretsi egiten du Kalitate-politika hau, Donostian, 2018ko martxoaren 2an.

MARAMARA Taldeko Zuzendaritza eta Kalitate-arduraduna