Itzulpen espezializatua

Zuretzat itzuli eta zurekin lan egiten dugu.

Gure lan filosofiaren oinarria arreta pertsonalizatua ematea eta bezeroa gogobetetzea da.

Zure beharretan espezializatutako itzulpenak.

Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako itzulpenak eskaintzen ditugu. Gure lana efizientzia handienarekin egiteko, tresna espezifikoak erabiltzen ditugu. Itzulpenak bezeroen eskutik lantzen ditugu eta proiektu bakoitzerako memoria, glosario eta terminologia espezifikoak erabiltzen ditugu, OLI tresnen laguntzaz.

Itzulpen teknikoak

Gure hizkuntzalariak gai sorta zabal batean adituak dira eta askotariko arloetan espezializatutako itzulpen teknikoak egiteko teknika eta baliabide profesionalak dauzkate.

Zinpeko itzulpenak

Hizkuntza guztietarako zinpeko itzulpenak eskaintzen ditugu. Edozein mailatan juridikoki baliozkoak dira eta egindako itzulpenaren leialtasuna ziurtatzen dute.

Interpretazioa

Edozein gai edo esparrutarako aldi bereko itzulpenak egiten ditugu. Gainera, edozein interpretazio mota egiteko beharrezko materiala, tresnak eta baliabideak dauzkagu.

Lokalizazioa

Edozein softwareren edukiak beste hizkuntza batzuetara egokitzen ditugu, testuinguru linguistikoa, ingurune kulturala eta behar teknikoak kontuan hartuta.

Transkripzioa

Kalitatezko transkripzioak egiteko tresna lagungarriak kudeatzen dituzten adituak dauzkagu.

Azpititulazioa

Ikus-entzunezko edozein produktu azpititulatzeko ikus-entzunezko eta itzulpengintzako teknikak eta tresnak menderatzen ditugu.

Publizitate arloko itzulpenak

Itzulpen bati aurre egiteko garaian, edukia zein xede-kulturara zuzenduta dagoen kontuan hartu eta mezua horretara egokitzen dugu.

Itzulpenak eta formatua

Itzulpenak askotariko formatuetan entregatzeko trebatuta gaude. Itzulpenak jatorrizkoaren formatu berean edo eskatzen diguzun beste edozeinetan entregatzen ditugu.

Hizkuntza guztietarako itzulpenak

Edozein hizkuntza-konbinaziotarako itzulpenak egiten ditugu; izan ere, edozein hizkuntza-konbinaziotarako, hizkuntzalari aditu talde bat daukagu.

Zure neurriko itzulpen bat behar duzu?

Nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan eta zure beharren araberako aurrekontua egingo dizugu.

943 504 206

mm@maramara.net