maramara* taldea-k atsegin handiz jakinarazten dizu Kontaxeko Espainiako eta Andorrako itzulpen zerbitzuaren hornitzaile esklusiboa izango dela. Kontax (www.kontax.com) prentsa-oharren zerbitzu globala da, eta albisteak zein informazioa hizkuntza askotan hedatzen espezializatuta dago.
Itzulpengintzan eta, oro har, hizkuntzen inguruko zientzietan esperientzia handia duten profesionalek osatzen dute maramara* taldea. Itzultzaile, zuzentzaile, interpretari eta filologo taldearen osagarri, kazetariak eta arloz arloko espezialistak ditugu, eta gure barruko zein kanpoko sareari esker, bezeroak eskatzen digun edozer hizkuntza-konbinaziotan egin ditzakegu itzulpenak, zuzenketak eta interpretazio-lanak, edozer euskarritan (digitala, audioa, bideoa), edozer formatutan eta epe laburrean. Azken finean, komunikazioa erraztea da gure lanaren ardatza, eta aipatutako guztia kontuan hartuta, maramara* Kontaxeko hornitzaile izateko enpresa guztiz egokia dela uste dugu.
Ritxi Lizartza, maramara*-ko zuzendaria: «Kontaxek informazioa mundu osoan hamaika hizkuntzatan hedatzeko eta txoko guztietako erabiltzaileak erakartzeko potentzial izugarria dauka, eta gainera, sare sozialekin lotura estua izango du. maramara*-ren ikuspegitik, Kontaxeko hornitzaile izatea merkatu berriak ezagutzeko eta bere esperientzia aberasteko aukera bikaina da».
Kontax-ek bere zerbitzuak 160 herrialde baino gehiagotan, eta herrialde horietako hizkuntzetan, ematen ditu, bezeroek (enpresariak, erakundeak…) multimedia hedabideetan nahi adina komunikatu doan argitara ditzaten, nahi duten hizkuntzan. Gainera, komunikatuak beste edozer hizkuntzetara itzultzeko aukera ere badago.
Erabiltzaileek harreman zuzena izango dute Kontax-ekin elkartutako herrialde bakoitzeko itzulpen enpresekin, eta hauek komunikatuen itzulpen hobezina bermatuko dute, kostuei eta kalitateari dagokienez. Itzulpen enpresa gehienek, maramara* taldeak bezala, ISO 9001 kalitate ziurtagiria edo horren baliokideren bat dute, eta EN 15038 kalitate prozedurak aplikatzen dituzte.
Kontax-ek prentsa komunikatuak mundu osoko kazetariei eta hedabideei helarazten die, eta herrialde guztietako bilaketa tresnetarako optimizatu da. Horregatik, Kontax-eko erabiltzaileek produktuak sustatu, bezeroak eskaini, bazkideak bilatu eta merkatuaren jarraipena egin dezakete mundu osoan.
Harremanetarako:
Sabrina Mizobe Rosa
Merkataritza arduraduna
sabrina@maramara.net
Tel: (00 34) 943 504 206
maramara* taldea
www.maramara.net